Formación
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 Plangintza Estrategikoa eta Aginte - Taula
Apirilak 20, Maiatzak 4, Ekainak 1 eta 29 (Zamudio)
 EFQM kasu praktiko baten ebaluazioa
Martxoak 11 eta 25, Apirilak 15 eta 29, Maiatzak 13 eta 27 (Donosti)
 Prozesuen bidezko
kudeaketarantz
Martxoak 1 eta 15, Apirilak 19, Maiatxak 24 (Zamudio)
 EFQM memorien erredakzioa
Apirilak 27 eta Maiatzak 11 (Bilbo)


Hasiera Itunak

Bere bezeroentzat eskaintza hoberena bermatzeko asmoz, Acorde Consulting itun sare sendo baten partaide da. Kasu batzutan berezko eskaintza osatzeko balio du eta beste batzutan, Acorde Consulting-ek lantzen dituen alorretan erreferentzia diren erakundeekin parte hartzen du.

Zerrenda honetan, itun formalak, zein lankidetza erlazio berezia mantentzen dugun erakundeen aipamenak agertzen dira.


""""  EUSKALIT

Kalitaterako Euskal Fundazioa, Euskadiko EFQM-ren partner gisa, euskal instituzio, erakunde eta enpresak bikaintasunaren bidea jarrai dezaten arduratzen da.
Acorde Consulting, Euskalit-en bazkide izateaz gain, erakunde honek garatzen duen prestakuntza egitarauan erreferentziazko enpresa gisa parte hartzen du.
Acorde Consulting-eko profesional batzuk prestakuntza egitarauetan, tresnen ezarpenean, zein EFQM ereduaren araberako ebaluatzaileen prestakuntza ofizialean.



logotipo de euskalit



"""" FULLSTEP

Fullstep erosketa funtzioari laguntza eskaintzeko sistemetan espezializatua dago. Hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka funtzioa hau estrategikoa den erakundeetan proiektuak ezartzen. Acorde Consultig-ek eta Fullstep-ek erosketen kudeaketarekin erlazionatutako gaietan kolaborazioak burutzeko eta sinergiak aprobetxatzeko akordio bat hitzartu dute.


Logotipo de Fullstep. www.fullstep.com



"""" CIMAS BERRIKUNTZA ETA INGURUMENA

Cimas Berrikuntza eta Ingurumenaren aldagaietan espezializatuta dagoen enpresa da. Bi aldagai hauek jasangarritasunaren ideian bat egiten dute. Cimasen xedea hiru mailatan bezeroei laguntzea da: estrategiak diseinatu, kudeaketa operatiboa hobetu eta arazo zehatzak ebatzi. Cimasek eta Acorde Consultingek ingurumenaren aldagaia eta kudeaketaren hobekuntza bat egiten duten proiektuetan elkarlanak burutzen dituzte.


Logotipo Cimas. www.cimas.es



""""  INVESTORS IN PEOPLE SPAIN

Espainiako Investors in People, gaur egun eratze prozesuan dagoen erakundea, nazioarteko Investors in People Espainian ordezkatuko du. Acorde Consulting Espainiako Investors in People-ren bazkide moduan lan egingo du, nazioarte mailan ospe handikoa den IIP ziurtapena eskuratzeko sistema eta tresnen ezarpenean aholkularitza zerbitzua eskainiz.

Logotipo de investorsinpeople



""""  TDSYSTEM

TDSYSTEM giza baliabideen kudeaketarako euskarri teknologikoen eta E-learning proiektuen garapenean espezializatua dago. Acorde Consulting-ek harremanak mantendu ditu enpresa honekin, bere teknologi produktuak pertsonen kudeaketa proiektuen osagarri modura bere bezeroei eskaini ahal izateko.

Logotipo de TDSystem


Prestakuntza arloan kolaboratzaileak

Acorde Consulting-ek, Euskalit-ekin mantentzen duen itunaz gain, enpresa munduko erakunde ezagunekin kolaborazio harremanak mantentzen ditu:


""""  CEBEK

Acorde Consulting Bizkaiko Enpresen Konfederazioak bere bazkideentzat prestatzen duen kudeaketa inguruko prestakuntza ikastaroetan ohiko hornitzailea da.

Logotipo de Cebek



""""  FVEM

Bizkaiko Enpresen Konfederazioaren bazkidea den Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak antolatzen dituen ikastaroetan (lidergoa, enpresa foroak, Prestakuntza – Akzio Tailerrak…) Acorde Consulting ohiko hornitzailea da.

Logotipo de FVEM



""""  AVEQ-KIMIKA

Kasu honetan ere, Cebek-eko bazkidea den Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkarteak Acorde Consulting-eko profesionaletara jotzen du prestakuntza ikastaroak eta bazkideei zuzendutako kudeaketa trakzio proiektuak garatzeko.

Logotipo de Cebek Aveq



""""  GIPUZKOAKO MERKATARITZA KONTSEILUA

Gipuzkoako Merkataritzan Ganbarak prestakuntza egitarau zabala eskaintzen du, tartean, Zuzendariei zuzendutako BIKAIN prestakuntza egitaraua. Acorde Consulting egitarau honetan ohiko partehartzailea da; ikastaro, prestakuntza tailer zein banakako aholkularitza lanetan.

Logotipo de la Cámara de Guipuzkoa

Diseño Web ADEMATICA