PRESTAKUNTZA 2012
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 PROZESU BIDEZKO KUDEAKETA ETA EMAITZENGANAKO NORANZKOA
APD-ren mintegia. Otsailak 7 Bilbon eta otsailak 21 Donostian
 PROZESUEN BIDEZKO KUDEAKETAREN EZARPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
martxoak 7 eta 21, eta maiatzak 2 eta 23 Zamudioko Parke Teknologikoan.
 KANPO EBALUAKETA BATERAKO MEMORIA BATEN ERREDAKZIOA:
apirilak 25 eta maiatzak 9 Bilbon.
 EBALUATZAILE KLUBEKO PARTAIDE IZATEA: EBALUAKETA PRAKTIKAN JARRI:
urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12 eta 26 eta apirilak 16 Bilbon.
 ESTRATEGIA ETA HELBURUEN HEDAPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
urriak 1 eta 15, azaroak 12 eta abenduak 10 Zamudioko Parke Teknologikoan.


Hasiera Nortzuk gara Enpresa

Acorde Consulting enpresa eta instituzioetan esperientzia zabala eta erreferentzia anitz dituen profesional talde sendo batek osatzen du. Talde honek, enpresa eta erakunde askori beren kudeaketa hobetzen eta bikaintasunerako bidea jarraitzen lagundu die.

Acorde Consulting-eko kideek enpresa emaitzak eta bezeroen gogobetetzea lortzeko beren sistematika hobetzen laguntzen die erakunde eta enpresei. Jarduera hau honako arlo hauen bitartez egiten du:

Excelencia
EFQM: Autoebaluaketak eta Aintzatespenak: Euskadi eta Estatu mailan erreferentziazko enpresa bat gara, mota guztietako erakundeetan ibilbide zabala pilatu dugularik.
Formadores
Prozesuen araberako kudeaketa: erakunde askotan kontrastatutako metodologia bat daukagu. Erreferentziazko zentruetan ohiko irakasleak gara.
Excelencia
Hausnarketa Estrategiko prozesua eta Balanced Scorecard: Berezko metodologia eta tresnak (Aginte – Taula diseinatzeko eta kudeatzeko sostengua ematen duen softwarea) ditugu eta espezializatuak gaude sektore guztietako planifikazio prozesuaren definizioan.

Excelencia
Pertsonen kudeaketa: Arlo askotan berezko metodologiak eta sistemak garatu ditugu (Konpetentzien araberako kudeaketa, pertsonen jardueraren ebaluazioa, lanpostuen balorazioa, emoziozko adimena…).
Excelencia
Berriztapena (I+D+i): I+D+I proiektuak eta erakundeari ekartzen dieten onurak era egoki batean kudeatzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu.
Medio ambiente
Beste arlo batzuk:. Enpresa kudeaketan gakoak diren beste alderdi batzutan zerbitzua eskaintzen dugu: kalitatea, ingurumena, erantzukizun soziala…
Formacion
Prestakuntza: kudeaketa arloko prestakuntzan maiz kolaboratzen dugu hurrengo erakunde hauekin: Euskalit, Zuzendaritzaren aurrerakuntzarako elkartea (APD), Novia Salcedo Fundazioa, Bizkaiko enpresarien konfederazioa (Cebek) Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakundea (FVEM), Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Ganberak. Halaber, gure bezeroen beharrizanen araberako “in-company” prestakuntza ere eskaintzen dugu.

Diseño Web ADEMATICA