PRESTAKUNTZA 2012
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 PROZESU BIDEZKO KUDEAKETA ETA EMAITZENGANAKO NORANZKOA
APD-ren mintegia. Otsailak 7 Bilbon eta otsailak 21 Donostian
 PROZESUEN BIDEZKO KUDEAKETAREN EZARPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
martxoak 7 eta 21, eta maiatzak 2 eta 23 Zamudioko Parke Teknologikoan.
 KANPO EBALUAKETA BATERAKO MEMORIA BATEN ERREDAKZIOA:
apirilak 25 eta maiatzak 9 Bilbon.
 EBALUATZAILE KLUBEKO PARTAIDE IZATEA: EBALUAKETA PRAKTIKAN JARRI:
urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12 eta 26 eta apirilak 16 Bilbon.
 ESTRATEGIA ETA HELBURUEN HEDAPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
urriak 1 eta 15, azaroak 12 eta abenduak 10 Zamudioko Parke Teknologikoan.


Hasiera Zerbitzuak Bikaintasuna
Deskribapena

Bikaintasunaren printzipioetan oinarritutako kudeaketa ereduek kudeaketa sistema bat garatzeko lan esparru malgu bat eskaintzen dute. Kudeaketa ereduetan agertzen diren irizpideak ez dira bete beharreko arauak eta, beraz, sektore, tamaina edota heldutasun maila ezberdina duten erakundeetara moldatzen dira euren beharrizanei egokituz.

Besteak beste, honako hauek dira eskaintzen dituzten onurak:

  • Bikaintasunaren bidea jorratzen ari diren erakundeentzat autoebaluazio tresta baliogarria da.
  • Hobetu beharreko alorrak identifikatzen laguntzen du.
  • Erakundearen sail guztietan kudeaketaren inguruko lengoaia bateratu bat erabiltzea lortzen da.

 

Acorde Consulting-ek esperientzia handia dauka, EFQM Ereduan oinarrituta bikaintasunean sakondu nahi duten edozein sektoretako erakundeentan aholkularitza lanak egiten. Halaber, ereduaren araberako ebaluazio lanak egiten ditu nazio zien Europa mailan.

Urteetan zehar pilatutako esperientziaz baliatuta, diagnostiko tresnetan oinarritutako berezko metodologia bat garatu dugu, bikaintasunaren bidean aurrera egiteko hobetzeko arloak identifikatzen laguntzen duena.


Gráfico Experiencia
Gako metodogikoak


Acorde Consulting-eko aholkulariek erakundeen beharrizanei egokitutako proiektuak garatzen dituzte, besteak beste, hurrengo jarduera hauek burutuz:

  1. Zuzendaritza Taldeari eta erakundearen beste partaide batzuei prestakuntza.
  2. EFQM txosnenak egiten laguntzeko aholkularitza.
  3. Autoebaluazioak burutzeko laguntza.
  4. Urrezko Q eta Zilarrezko Q diagnostikoak.
  5. Autoebaluazioetatik abiatutako Hobekuntza Planak eta identifikatutako ekintzak burutzeko laguntza.
  6. Ebaluazio bisita prestatzeko aholkularitza.

Acorde Consulting-en EFQM ereduan oinarritutako kudeaketa sistemetan adituak diren pertsonak lan egiten dute, lan ildo posible guztiak jorratuz:

    • Europa mailako EFQM sarien deialdietan senior ebaluatzaileak.
    • Euskalit eta Bikaintasunaren Klubean senior ebaluatzaileak.
    • Euskalit eta beste erakundeetan irakasle ofizialak.
    • Txostenak erredaktatzeko ikastaroetan irakasleak.
    • Ereduan oinarritutako aholkularitza lanetan esperientzia ugari daukaten aholkulariak: Ereduarekin lotutako sariak lortzeko laguntza proiektuak (Urrezko eta zilarrezko Q…), txostenak egiten laguntzeko aholkularitza, erakundearen egoeraren diagnostikoa sarietara aurkeztu baino lehen….


Diseño Web ADEMATICA