ACORDE CONSULTING
C/ José Luis Goyoaga, 32 – 2º (Edificio Noray) 48950 Erandio – Bizkaia
Tlf.: 94 418 00 53 Fax: 94 418 00 97 Email: acorde@acordeconsulting.com

Formación
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
"" Prozesuen araberako
kudeaketa
Aurreikusitako datak: Azaroak 20 eta 27, eta abenduak 4

Berriak
"" Euskaliten Kalitatearen Europar Astearen – Jardunaldia:Interfazeen kudeaketa Prozesuen araberako Gestioaren gako bezala.
Jardunaldian, Javier de la Peña eta Raquel Escallada aholkulariek prozesuen arteko ...
"" Euskaliten Kalitatearen Europar Astearen – Jardunaldia: Jasangarritasun memoria: enpresaren komunikazio elementua
Jose Antonio Calvok eta Raquel Escalladak, Acorde Consulting-eko Zuzendari eta aholkularia ...

Hasiera Zerbitzuak Berriztapena
Deskribapena

Gaur egun, merkatuek eta bezeroek informazio gehiago daukate eta gero eta eskaera zorrotzagoak egiten dituzte. Bestetik, produktu eta zerbitzuen bizi-zikloa gero eta motzagoa da eta lehiakideak gero eta anitzagoak eta gogorragoak. Acorde Consulting-en argi daukagu berriztapena enpresaren lehiakortasuna bermatzeko oinarrizko elementu bat dela eta erakundeentzat guztiz garrantzitsua dela I+G+B kudeaketa sistemak eta I+G+B proiektuak era integral batean kudeatzen jakitea. Erakundeari berriztapenak ekarri diezaiokeen onurak hiru ikuspegi ezberdinetan aurki daitezke:

a. I+G+B proiektuek Erakundearen emaitza nagusietan eragina eduki dezakete. I+G+B proiektuak ondo kudeatu ezkero, Erakundea merkatuan posizio onean kokatu daiteke bere lehiakideekin alderatuz (“Berritzailea izatea merkatuan).

b. Erakunde Publikoek enpresetan jarduera berriztatzailea sustatutzeko laguntza egitarauen onuradun izan, inbertsio kostuak zein ikerlari eta teknikarien kostuak murriztuz.

c. I+G+B proiektuen gastuek duten dedukzio fiskaletaz baliatu. Arlo honetan, Espainiako zerga-erregimena Europar Batasuneko onuragarriena da, enpresek I+G+B gastuen kuotaren 10%-etik 50%-era eskuratu dezaketelarik. Halaber, enpresa askok ez dituzte onura hauek erabiltzen ezjakintasunagaitik, sistemaren konplexutasunagaitik edota ez dakitelako Ogasun Ministerioak  dedukzioak onartuko dituen edo ez.

Gako metodologikoak

Arlo honetako zerbitzuek aukera anitz eskaintzen dizkie bezeroei, betiere honako irizpide hauek errespetatuz:
            - Gertutasuna: Tratu atsegin eta hurbila.
            - Malgutasuna: Bezeroaren beharrizanei eta lan erritmoei moldatu egiten gara.
            - Profesionaltasuna: Acorde Consulting-en lan egiten duten pertsonek esperientzia zabala daukate sektore publiko zein industrialean.

Honetaz gain, egiten diren aholkularitza lanek ikuspegi hauek hartzen dituzte kontutan:

             - Prozesuetan oinarritutako metodologiak.
            - Praktikotasuna eta sinpletasuna: Berriztapen Sistema erraza garatzen dugu, aholkularitza lana bukatzean erakundeak bere kabuz sistema horren kudeaketarekin jarraitu ahal izateko.
            - Erdibanatutako lana: Erakundeen partehartze aktiboarekin garatzen diren sistemetan bakarrik sinisten dugu eta, beraz, bezeroa proiektuetan inplikatu dadin ahalegintzen gara.

Honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:
            - Berriztapen kudeaketa sistemen diseinua eta ezarpena. Bezeroak berriztapen arauen ikuspegitik heldu nahi badio proiektuari, nahi izan ezkero, ziurtapena lortzeko helburuarekin egiten da aholkularitza lana. Kasu hauetan hauek dira erreferentzial nagusienak:

  • UNE 166.001:  I+G+B proiektuen sistematizazioa erraztu eta kudeaketa hobetzen laguntzen duena.
  • UNE 166.002: I+G+B kudeaketa sistemak ezartzeko zuzentzaileak ematen ditu, eragingarritasunaren eta nahikotasunaren ikuspegitik.

            - Berriztapen Planak garatzeko laguntza: Sektore eta erakunde ezberdinetan plangintza estrategikoen garapenean daukagun esperientzian oinarrituta.
            - Auditoria eta diagnosi lanak: I+G+B sistemaren garapenaren fase ezberdinetan:

                      - Berriztapenaren kudeaketaren abiapuntuan egoera diagnosiak.

                      - Sistemaren ziurtapena lortzeko barne auditoriak edota jarraipen auditoriak.


            - I+G+B sistemaren integrazioa erakundean ezarrita dauden beste kudeaketa sistema batzuekin, beraien artean dauden sinergiak aprobetxatu ahal izateko.
            - Ezarrita dauden I+G+B sistemen hobekuntza: Sistema errazteko eta hobetzeko aukerak aztertu sistemaren efikazia eta ustiapena bilatuz.
            - Prestakuntza eta informazioa, I+G+B-ren inguruko kontzeptu orokorretan eta sistema bakoitza oinarritzen den arauetan.



Diseño Web ADEMATICA