Formación
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 Plangintza Estrategikoa eta Aginte - Taula
Apirilak 20, Maiatzak 4, Ekainak 1 eta 29 (Zamudio)
 EFQM kasu praktiko baten ebaluazioa
Martxoak 11 eta 25, Apirilak 15 eta 29, Maiatzak 13 eta 27 (Donosti)
 Prozesuen bidezko
kudeaketarantz
Martxoak 1 eta 15, Apirilak 19, Maiatxak 24 (Zamudio)
 EFQM memorien erredakzioa
Apirilak 27 eta Maiatzak 11 (Bilbo)


Hasiera Zerbitzuak Plangintza estrategikoa
Plangintza Estrategikoa (Balanced Scorecard)
Deskribapena

Gaur egun, aldaketa eta lehiakortasun testuinguru batean gaude, beraz, enpresa erabakiak aldez aurretik zehaztutako estrategia batean oinarrituta hartzea beharrezkoa da.

Plangintza estrategiko egokiak merkatuan lehiatzeko erakundeak dituen abantailak antzematea eta garatzea ahalbidetuko du. Horrek, konpetentziarekiko posizio hobea izaten eta baliabideak era hoberenean erabiltzen lagunduko du. Hala ere, definitutako estrategia ez da baliagarria izango, baldin eta ikuspegi estrategikoa eguneroko prozesuetara zabaltzen ez bada. Horrez gain, ezinbestekoa da zabalkundearen maila ezberdinetan helburuak eta dagokien adierazle eta balioak ezartzea.

Estrategia eraginkorra izateko honako baldintza hauek bete behar ditu: Helburu zehatzak edukitzea, erakundearen ekimena mantendu eta sendotzea, lidergo indartsu eta konprometitua edukitzea, malgua izatea eta informazio sistema on batean oinarritzea.

Acorde Consulting edozein sektoretako erakunderen plangintza estrategikoen garapen proiektuetan espezializatua dago. Halaber, enpresa osatzen duten aholkulariak gai horri buruzko prestakuntza ikastaroetan ohizko irakasle dira, zentro eta entitate garrantzitsuenetan.

Plangintza estrategikoari buruzko proiektu guztietan honako arauari eusten diogu: gure bezeroen plangintza estrategikoak garatu baino, plangintza estrategikoaren prozesua definitu eta bezeroa prozesu honetan zehar gidatzen dugu, gure esperientzia zabala eta berezko metodologia eskainiz.

Plangintza estrategiko aholkularitza proiektuetan Acorde Consulting-ek berezko metodologia bat erabiltzen du bi irizpidetan oinarrituta:

  • EFQM eredua: plangintza prozesuaren metodologia bikaintasunaren printzipioetan oinarritua dago.
  • Kaplan eta Norton: autore horiek garatutako Balanced Scorecard-aren logika funtsezko erreferentzia da guretzat.

Proiektu guztiak gure bezeroen helburu eta beharrizanetara egokitzen dira, beraz, lan plangintza pertsonalizatuak proposatzen ditugu. Izan ere, eskaintza orokorra misioaren definiziotik hasi eta prozesu estrategikoen helburuak zabaltzeraino hedatzen da.

Gako metodologikoak

Acorde Consulting-eko aholkulariek zure erakundea gidatzen dute plangintza prozesu osoan zehar honako ekarpenak eginez:

  • Plangintza estrategikoaren prozesuaren inguruko prestakuntza.
  • Erakundearen xedea eta etorkizunerako norabidea definitzeko laguntza.
  • Mapa estrategikoa eta Aginte – Taula garatzeko aholkularitza.
  • Ekintza planak eta ekimen estrategikoak zehazteko orientazioa.
  • Proiektuaren fase bakoitzean sostengua bermatzea, Acorde Consulting-ek garatutako materialak eta tresnak erabilita.

 

Acorde Consulting QPR-ren bazkidea da (www.qpr.com) eta erakunde horren eskutik “QPR Scorecard” software integratua eskaintzen die bere bezeroei. Zerbitzu horrek balio erantsia ematen dio produktuari, aholkularitza estrategikoa gehiago hedatzen baitu. Kudeaketarako software horrek estrategiaren gestio prozesua ezarri, mantendu eta kontrolatzeko funtzio guztiak eskaintzen ditu abantaila nagusienak honako hauek izanik, besteak beste:

  • Balanced Scorecard kudeaketa ereduarekin, EFQM ereduarekin edota enpresaren beste edozein kudeaketa eredurekin bateragarria da.
  • QPR-rekin, erakundea erabaki eta erantzukizun egitura sendo baten jabe da eta horrek, barneko nahiz kanpoko aldaketen aurrean azkar erantzuten lagunduko dio.
  • QPR-ren bitartez maila ezberdinetako Aginte - taulak definitu daitezke: korporatiboak, negozio-unitateko Aginte -  Taulak, ekoizpen zentrokoak, eta abar.
  • Aginte - Taularen azpian dauden kausa–efektu erlazioak identifikatzeko mapa estrategikoak definitu ditzake.
  • Software-a egokia da ezarritako helburuekin lotuta dauden adierazleak definitzeko eta kudeatzeko. Datuak eskuz edota erakundeko informazio sistemetan dagoen informazioa “QPR Scorecard” programarekin uztartuz sar daitezke.
  • Ekintza planak edota ekimen estrategikoak definitu eta kudea daitezke.
  • Adierazle bati lotutako helburuen balioak ezarri daitezke eta baita maila guztietako arduradunak ere.

 

Azkenik, aipatu beharra dago tresna hori etengabe ari dela hobetzen eta produktu hori erosten duten enpresen beharrizanetara egokitzen dela.
Prestakuntza
  • Euskalit: Estrategia arloko akziorako laguntza programetan (FOAC) ohiko irakasleak.
  • CEBEK:
    • Ohizko irakasleak Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolaturiko Aginte-Taula estrategikoaren inguruko ikastaroetan.
    • Bikaintasun estrategia tailerretan ohiko irakasleak.
 
Diseño Web ADEMATICA