PRESTAKUNTZA 2012
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 PROZESU BIDEZKO KUDEAKETA ETA EMAITZENGANAKO NORANZKOA
APD-ren mintegia. Otsailak 7 Bilbon eta otsailak 21 Donostian
 PROZESUEN BIDEZKO KUDEAKETAREN EZARPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
martxoak 7 eta 21, eta maiatzak 2 eta 23 Zamudioko Parke Teknologikoan.
 KANPO EBALUAKETA BATERAKO MEMORIA BATEN ERREDAKZIOA:
apirilak 25 eta maiatzak 9 Bilbon.
 EBALUATZAILE KLUBEKO PARTAIDE IZATEA: EBALUAKETA PRAKTIKAN JARRI:
urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12 eta 26 eta apirilak 16 Bilbon.
 ESTRATEGIA ETA HELBURUEN HEDAPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
urriak 1 eta 15, azaroak 12 eta abenduak 10 Zamudioko Parke Teknologikoan.


Hasiera Zerbitzuak Prozesuak
Gestión por Procesos
Deskribapena

Edozein zuzendaritzaren erronka nagusienetako bat zuzentzen dituzten aktiboak era egokian zelan antolatu zehaztea da; bezero, akziodun eta gizartearentzat ahalik eta emaitza hobeak lortzeko.

Emaitzen lorpena hurrengo elementu hauen kudeaketak baldintzatuko du: pertsonen arteko harremanak, funtzio eta erantzukizunen definizioa, baliabideen lehenestea eta esleitzea eta eragiketak gauzatzeko orden logikoaren zehaztea.

Halaber, lortzen ditugun emaitzak neurtzeko eta emaitzen arrazoiak kontrolatzeko modua etengabeko hobekuntza gauzatzeko oinarria da.

Prozesuen araberako kudeaketa egiten duen enpresak, kanpoko nahiz barruko bezeroarentzako balio erantsia lortzeko helburua izango du.

Funtzioek erantzukizun mota, espezialitate eta ezagutza arloarekin zerikusia daukate: adibidez, funtzio komertziala edo zuzendaritza funtzioa.

Prozesu batek bezeroak nahi duen produktu edo zerbitzua ekoizteko beharrezkoak diren funtzioak bateratzen ditu. Beraz, interes taldeek nahi dituzten emaitzak lortzeko beharrezkoa da funtzio ezberdinak koordinatuta egotea.

Antolaketa eredu hau, bere jarduerara mugatzen ziren langile espezializatuez osatutako sailen bidezko antolaketaren bilakaera bat da. Prozesuen bidezko kudeaketa egiten duten enpresetan, emaitzen lorpena eta bezeroen beharrizanak kontutan hartzen dituzten langile balioanitzdun lan – taldeak dira nagusi, prozesuaren ikuspegi zabala eta helburu komunak dituztenak.

Acorde Consulting-ek zuzendaritza – taldeari sostengua eskaintzen dio erakundearen antolaketa interesei ahalik eta hoberen egokitzeko. Halaber, prozesuen identifikazioan parte hartzen du eta era sistematikoan kudeatu daitezen, prozesua dokumentatzeko eta neurketa adierazleak identifikatzeko jarraibideak eskaintzen ditu; guzti hau etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin.




Gako metodologikoak

Prozesuan zehar, Acorde Consulting-eko aholkulariek honako ekarpen hauek egiten dituzte:

  1. Zuzendaritza taldeari prozesuen araberako kudeaketaren inguruko prestakuntza.
  2. Prozesuen mapa definitzeko orientazioa erakundearen jardueren azterketan oinarrituta.
  3. Prozesuen deskribapena eta helburu estrategikoekin lotura gehien duten prozesuak identifikatzeko laguntza.
  4. Prozesuaren kontrola eta hobekuntza ahalbidetuko duen prozesuaren Aginte -Taula definitzeko laguntza.
  5. Zehaztutako sistema kudeatzeko azpiegitura egokia bermatzea.
  6. Acorde Consulting-ek beren-beregi sortutako tresna eta materialen sostengua.

 

Gaur egun, pentsaezina da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak alde batetara uztea prozesuetan oinarritutako kudeaketa sistema baten jarraipena egiterako orduan.



Diseño Web ADEMATICA