Formación
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 Plangintza Estrategikoa eta Aginte - Taula
Apirilak 20, Maiatzak 4, Ekainak 1 eta 29 (Zamudio)
 EFQM kasu praktiko baten ebaluazioa
Martxoak 11 eta 25, Apirilak 15 eta 29, Maiatzak 13 eta 27 (Donosti)
 Prozesuen bidezko
kudeaketarantz
Martxoak 1 eta 15, Apirilak 19, Maiatxak 24 (Zamudio)
 EFQM memorien erredakzioa
Apirilak 27 eta Maiatzak 11 (Bilbo)


Hasiera Zerbitzuak Giza Baliabideak
Deskribapena

Gaur egun, merkatuaren baldintzak gero eta gogorragoak dira eta lehiakortasun maila gero eta altuagoa. Beraz, giza baliabideen kudeaketa negozioaren estrategiarekin lerrokatuta egotea beharrezkoa da, erakundearen egitura helburu estrategikoak lortzeko oztopo bat izan ez dadin.

Erakundeek giza baliabideen kudeaketarako marko dinamiko eta integral bat eduki behar dute, konpetentzia profilen eguneratzea eta ezagutza, trebetasun eta gaitasunen egokitzapen eta garapen jarraitua ahalbidetuko duena, erakundeak definitutako helburuak bete daitezen.
Gako Metodologikoak

Premia hauen aurrean, erakundeetan pertsonen jardueraren ebaluazioa eta konpetentzien bidezko kudeaketa ezartzeko, Acorde Consulting-ek EFQM ereduarekin lerrokatzen den berezko metodologia bat garatu du. Konpetentzia bidezko kudeaketa eredu integral moduan ulertzen dugu pertsonen gestioaren maila guztiei eragiten baitie: hautaketa prozesuak, prestakuntza, garapen profesionalaren kudeaketa…


Modelo de gestión por competencias
Deskribapena

Acorde Consulting-eko aholkulariek konpetentzia bidezko kudeaketa eredua ezartzeko prozesuan erakundea gidatzen dute, Acorde Consulting-ek garatutako tresnetan oinarritzen den berezko metodologia bat jarraituz.

Diseinatutako Ereduarekin erlazionatuta dauden hurrengo produktuetan Acorde Consulting-ek bere ezagutza eta esperientzia guztia eskaintzen du:

  • Pertsonen kudeaketa planak eta politikak garatzeko oinarrizko elementua den, lan postuen analisia eta deskribapena.
  • Antolaketa eta lansarien alorrean erabakiak era objektibo baten hartzea ahalbidetuko duen lan postuen balorazioa.
  • Jardueraren ebaluazioa: Pertsona bakoitzak bere funtzioaren erantzukizun eta aktibitateak burutzeko daukan efikazia mailaren ebaluazioa ahalbidetzen duen tresna.

Gako metodologikoak

Ereduaren diseinua erakunde bakoitzak definitutako estrategiatik abiatzen da:
enpresa bakoitzak bere estrategia, enpresa bakoitzak bere eredua.
Horretarako, Acorde Consulting-eko aholkulariek honako ekarpen hauek egiten dituzte:
  • Estrategiatik eta pertsonen kudeaketa politikatik abiatuta, erakundearen konpetentzia erabakigarriak antzematen lagundu.
  • “Ezagutza Teknikoen Mapa” eta “Konpetentzia Orokorren Hiztegia” zehazteko orientazioa, erakunde edo enpresako pertsonei egindako elkarrizketetan jasotako informazioaz baliatuz.
  • Pertsonen jardueraren ebaluazioa egiteko tresna diseinatzeko aholkularitza.
Acorde Consulting-eko aholkularien lanbide esperientzia erakundearen beharrizanei egokitutako orientazioa eskaintzeko.


Análisis y diagnóstico de clima laboral
Deskribapena

Acorde Consulting-en ustetan, lan giroaren analisiak, pertsonen gogobetetzean eta jarduera profesionalean eragina daukaten alderdiak identifikatzeko balio duen tresna da. Diagnosi honek, giro positibo eta motibagarri bat egon dadin eta, ondorioz, erakundearen emaitzak lor daitezen, kudeatu behar diren aldagai garrantzitsuenak identifikatzen ditu.
Erakunde bakoitzari egokitutako metodologia planteatzen dugu, tresna kuantitatiboak (galdetegia) eta tresna kualitatiboak (banakako elkarrizketa) bateratuz.

Gako metodologikoak

  • Erakundearen giroan eragina daukaten faktore kritikoak identifikazioa.
  • Tresna kuantitatiboaren diseinua (galdetegi pertsonalizatua).
  • Informazio kualitatiboa lortzeko elkarrizketa pertsonalak (pertsona guztiak edo lagin bat).
  • Datuen analisia eta erabilera.
  • Ezarri beharreko lehentasunezko akzioen hobekuntza plana.
Investors
Investors in People-ek erakundearen jarduera hobetzen eta helburuak lortzen laguntzen du, pertsonen parte hartzean oinarrituta dagoen giza baliabideen kudeaketa praktiken egoeraren diagnosi bat eginez. IIP erakundearen kudeaketan integratzen da eta EFQM Ereduaren balioekin guztiz le rrokatuta dago.

""          ""


Investors in People-ek, sektore, proportzio eta helburu ezberdineko 65.000 erakunderen Giza Baliabideen arloko jardunbide egokien Benchlearning bat egiteko aukera eskaintzen du.

Acorde Consulting-ek Giza Baliabideen kudeaketan bikaintasuna lortzeko, mundu mailan zabalduena eta ezagunena den eredu hau ezartzearen postura egin du.

Nazioarteko Investors in People, Investors in People Spain merkaturatzeko prozesuan aurkitzen da. Horretarako, Matchmind-ekin (Espainiako aholkularitza enpresa) aliantza esklusibo bat garatu du eredua kudeatzeko eta herrialde nazionalean zabaltzeko helburuarekin. Matchmind homologazio prozesua definitzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da, ereduarekin erlazionatuta dauden zerbitzuak eskaintzeko. Gaur egun, homologazio prozesua burutzeko bidean da eta Acorde Consulting, Euskadin IIP diagnosietan eta ziurtapenetan daukagun esperientzia kontutan hartutarik, hautagai garbiak gara aholkulari homologatuak izateko.
Gako metodologikoak

Investors in people, pertsonen parte hartzearen bitartez giza baliabideen kudeaketaren arloko elementu nabariak bilatzean oinarritzen da:

  • Elementu nabariak bilatzeko pertsonekin eduki beharreko elkarrizketak planifikatzen ditugu, populazioaren ordezkaritza eta prozesuaren bapestekotasuna ziurtatuz.
  • Erakundearentzat hobekuntza tresna modura balio duen txosten zehatz bat osatzen dugu. Txosten horretan puntu sendoak, hobetzeko alorrak eta estandarra bete ahal izateko pertsonen kudeaketaren inguruko jardunbide egokiak biltzen dira.
Diseño Web ADEMATICA