PRESTAKUNTZA 2012
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
 PROZESU BIDEZKO KUDEAKETA ETA EMAITZENGANAKO NORANZKOA
APD-ren mintegia. Otsailak 7 Bilbon eta otsailak 21 Donostian
 PROZESUEN BIDEZKO KUDEAKETAREN EZARPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
martxoak 7 eta 21, eta maiatzak 2 eta 23 Zamudioko Parke Teknologikoan.
 KANPO EBALUAKETA BATERAKO MEMORIA BATEN ERREDAKZIOA:
apirilak 25 eta maiatzak 9 Bilbon.
 EBALUATZAILE KLUBEKO PARTAIDE IZATEA: EBALUAKETA PRAKTIKAN JARRI:
urtarrilak 30, otsailak 13 eta 27, martxoak 12 eta 26 eta apirilak 16 Bilbon.
 ESTRATEGIA ETA HELBURUEN HEDAPENA ENPRESA INDUSTRIALETAN:
urriak 1 eta 15, azaroak 12 eta abenduak 10 Zamudioko Parke Teknologikoan.


Hasiera Zerbitzuak Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Acorde Consulting-entzat, Erantzukizun Sozial Korporatiboa gizartean isla edo emaitza duten alderdi guztiak erakundearen kudeaketan integratuak egotea eta erakundearen Politika eta Estrategiarekin lerrokatuta egotea esan nahi du.

Gure bezeroei laguntza eskaintzen diegu Erantzukizun Sozial Korporatiboaren esparruan norbere eredua definitu dezaten:

  • Beren Politika eta Estrategiarekin bat datorren Erantzukizun Sozial Korporatiboko arlo garrantzitsuenak definituz.
  • Erantzukizun Sozialarekiko konpromisoa edo Politika finkatuz.
  • Erantzukizun Sozialaren esparruan jarraitzen duten Politikarekin bat datozen ekintzan identifikatuz eta erakundearen errealitatearekin alderatuz.
  • Politikarekin bat datozen ekintzak erakundearen kudeaketan integratuz.
  • Erantzukizun Sozialaren esparruan erakundeak jarraitzen duen Politika eta erakundearen kudeaketa ereduan integratuta dauden ekintzen garapena sustatuko duten Hobekuntzan Planak finkatuz.

 

Nazioarteko zein tokian tokiko erakundeek definitutako Erantzukizun Sozial ereduen ezarpenean aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu, eredua erakundearen kudeaketa sisteman integratzeari garrantzia emanez.

Erantzukizun Sozial Korporatibo / Jasangarritasun txostenak egiten ditugu, esparru horretan erakundeek burutzen dituzten ekintzak jakinarazten eta zabaltzen laguntzeko.

Bere balio-katearekin konprometituak dauden bezeroei lagundu egiten diegu Erantzukizun Sozialarekiko konpromisoa hornitzaileei zabaltzen, Acorde Consulting-ek beren beregi garatutako tresna baten bitartez.



Diseño Web ADEMATICA