ACORDE CONSULTING
C/ José Luis Goyoaga, 32 – 2º (Edificio Noray) 48950 Erandio – Bizkaia
Tlf.: 94 418 00 53 Fax: 94 418 00 97 Email: acorde@acordeconsulting.com

Formación
Honako hauek dira konfirmatutako ikastaroen deialdi eta datak hurrengo epealdirako:
"" Prozesuen araberako
kudeaketa
Aurreikusitako datak: Azaroak 20 eta 27, eta abenduak 4

Berriak
"" Euskaliten Kalitatearen Europar Astearen – Jardunaldia:Interfazeen kudeaketa Prozesuen araberako Gestioaren gako bezala.
Jardunaldian, Javier de la Peña eta Raquel Escallada aholkulariek prozesuen arteko ...
"" Euskaliten Kalitatearen Europar Astearen – Jardunaldia: Jasangarritasun memoria: enpresaren komunikazio elementua
Jose Antonio Calvok eta Raquel Escalladak, Acorde Consulting-eko Zuzendari eta aholkularia ...

Hasiera Zerbitzuak Kudeaketak Sistemak
SISTEMAS DE GESTIÓN NORMALIZADOS

Gure Kudeaketa Aholkularitza ikuspegitik, “Kudeaketa sistema normalizatuak”, egiaztapen erakunde nazional, europar edota nazioartekoek emititutako arauak dituzten ezagutza arloen multzoa osatzen dute, ezagutza arlo hauen kudeaketa sistematizatua ahalbidetzen dutenak.

Alor honetako aholkularitza lan ohikoenak hurrengo ezagutza arlo eta erreferentzialen ingurukoak dira:


Kalitatea

  • Erreferentzial orokorrak: Kalitatearen Kudeaketa Sistemetan baldintzak zehazten dituztenak hurrengo asmo hauekin:

- ISO 9001: Erakundearen produktu eta zerbitzuek bezeroaren eta arau espezifikoen baldintzak betetzen dituztela frogatzea nahi denean, erakundearen jardueraren efikaziaren ikuspegitik.

- ISO 9004 y UNE 66174: Erakundea ISO 9001 arautik haratago joan nahi duenean, jardueraren eraginkortasuna bilatuz eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin.

- Zerbitzuen karta: AENOR-en A58.00 araudian oinarrituta dago. Sektore publiko zein pribatuko erakunde jakin batek bere bezeroei eskaintzen dien zerbitzuen inguruko informazioa dokumentatu, eta zerbitzugintzan bere gain hartzen dituen kalitate konpromisoetaz eta erabiltzaileek dituzten eskubideetaz informazioa eskaini nahi duenean.

  • Sektore partikularren erreferentzialak: Sektore zehatz batzuetan Kalitatearen kudeaketa sistemen sistematizazioa burutzen laguntzen dutenak. Nahiz eta abiapuntua erreferentzial orokorrak izan, arau hauek haratago joaten dira, bezeroen edo merkatuaren baldintzek hala eskatzen dutelako. Adibidez:

- Merkataritza txikia: UNE 175001 Arauaren bitartez. Merkataldegi batek bere kudeaketa eta irudia hobetu eta bezeroak somatutako zerbitzuaren kalitatea bermatu nahi duenean.

- Aeronautika: ISO 9100 Arauen bitartez.

- Turismoa: ICTE-ren (Espainiako Kalitate Turistikoko Institutua)“Q Turistikoa”-ren marka edo SCTE-ren (Espainiako Kalitate Turistikoko Sistema) Jardunbide Egokien Eskuliburua garatzen duten UNE Arauen bitartez.

Ingurumena

  • Erreferentzial orokorrak: Xede ezberdinarekin, Ingurumenaren Kudeaketa Sistemei baldintzak ezartzen dizkietenak.
  • - ISO 14001: Erakunde baten jarduera eta produktuek ingurumen eta legezko baldintzak betetzen dituztela frogatu nahi denean.

  • Erreferentzial partikularrak: Arlo zehatz batzutan, Ingurumenaren Kudeaketa Sistemak sistematizatzen laguntzen dutenak:

    - Ekoscan izaera pribatuko arau bat da Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) erregulatzen duena. Arau honen ezarpena Ingurumenaren Kudeketa Sistema eraikitzeko oinarri sendo bat da, baita ISO 14001:2004-ra hurbiltzeko lehen pausua ere.
    - EMAS araudia: Erakundeei beren ingurumen jokabidea neurtzea eta hobetzea, eta jendaurrean informazio egokia zabaltzea ahalbidetzen duen sistema da.


  • Gako metodologikoak

    Arlo honetako zerbitzuek aukera anitz eskaintzen dizkie bezeroei, betiere honako irizpide hauek errespetatuz:
                - Gertutasuna: Tratu atsegin eta hurbila.
                - Malgutasuna: Bezeroaren beharrizanei eta lan erritmoei moldatu egiten gara.
                - Profesionaltasuna: Acorde Consulting-en lan egiten duten pertsonek esperientzia zabala daukate sektore publiko zein industrialean.

    Honetaz gain, egiten diren aholkularitza lanek ikuspegi hauek hartzen dituzte kontutan:

                - Prozesuetan oinarritutako metodologiak.
                - Praktikotasuna eta sinpletasuna: Berriztapen Sistema erraza garatzen dugu, aholkularitza lana bukatzean erakundeak bere kabuz sistema horren kudeaketarekin jarraitu ahal izateko.
                - Erdibanatutako lana: Erakundeen partehartze aktiboarekin garatzen diren sistemetan bakarrik sinisten dugu eta, beraz, bezeroa proiektuetan inplikatu dadin ahalegintzen gara
    .


    Diseño Web ADEMATICA